Gizartea -

EPAIKETA

Kabezudoren aurkako zortzi hilabeteko kartzela-zigor eskaerari eutsi diote

Bere biktimen irudi sexualak Internetetik ezabatzeari uko egiteagatik ari dira egiten argazkilari donostiarraren aurkako hirugarren epaiketa hau.

'Kote Cabezudo biktimontzat justizia' plataformaren elkarretaratzea. Argazkia: EFE
'Kote Cabezudo biktimontzat justizia' plataformaren elkarretaratzea.
'Kote Cabezudo biktimontzat justizia' plataformaren elkarretaratzea. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren aurkako hirugarren epaiketa gaur, osteguna, hasi da Donostian, Internetetik bere biktimen irudi sexualak ezabatzeari uko egiteagatik. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eutsi egin diote zortzi hilabeteko kartzela-zigor eskaerari.

Epaiketa ateak itxita egingo da —publikorik eta komunikabiderik gabe—, Donostiako Zigor arloko 5 zenbakiko Epaitegiaren auto batek ezarri duenez. Halaber, idatziak biktimaren eta ustezko egilearen arteko kontaktu bisuala saihesteko neurriak hartzea eskatu du, besteak beste.

Cabezudori 47 delitu egotzi dizkiote: haur pornografia egitea eta banatzea, iruzurra egitea, irainak egitea, sexu-abusuak egitea eta preskribatu duten bortxaketak adingabeei.

'Kote Cabezudo biktimontzat justizia’ salatzaileen aldeko plataformak gogorarazi duenez, zazpi urteko prozesuaren ostean eta 2013an lehen salaketa jarri zutenetik, argazkilariari "soilik bi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, 2019ko otsailaren 5ean emandako auto baten bidez, derrigortzeak eta justizia oztopatzea egotzita".

Gainera, "bost hilabeteko bigarren kartzela-zigorra du, kontratuen datak modu traketsean manipulatzeagatik, abusatu zituen pertsonak adinez nagusiak zirela sinestarazteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak