Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Azken orduko datu kaskarrek eremu gorrira eraman dute Bizkaia
Abanto, Elorrio, Gueñes, Trapagaran eta Zumarraga ere eremu latzenean sartu dira ostegun honetan.
L.Z. | EITB MEDIA
Bizkaia eremu gorrian sartu da ostegun honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Abanto, Elorrio, Gueñes, Trapagaran eta Zumarraga ere eremu latzenean kokatu dira. Hala, guztira, 23 udalerri daude arriskurik handiena zehazten duen zonaldean.
Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Beasain, Orio, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zumaia eta Zumarraga daude egoerarik latzenean.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Mutriku, Ordizia, Urnieta, Urretxu, Usurbil.
Gune horian, Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Oñati eta Zarautz kokatu dira.
Eremu berdean ez dago udalerri bakar bat ere ez.
Bizkaian, Abanto, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Gueñes, Lekeitio, Muskiz, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Erandio, Galdakao, Getxo, Leioa, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Sestao daude.
Berango, Ermua, Etxebarri, Gorliz, Sopela eta Zalla, berriz, eremu horian daude.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteizek, eremu laranjan.
Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: