Gizartea -
KORONABIRUSA
Osasunbideak baheketa egingo du Andosillan
Nafarroako Osasun Departamentuak PCR proba bat egitera deitu ditu 15 eta 29 eta 50 eta 69 urte bitarteko herritarrak.
O. A. | EITB MEDIA
Azken egunotan COVID-19 kasuek gora egin dutela eta, Nafarroako Osasun Departamentuak baheketa egingo du ostiral honetan Andosillan.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, guztira 1.100 pertsona inguru deitu dituzte proba egitera; 15 eta 29 urte bitartekoak eta 50 eta 69 urte bitartekoak.
Azken astean 40 positibo berri atzeman dituzte udalerrian, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak zabaldutako datuen arabera.
PRC probak Andosillako udal kiroldegian egingo dituzte. Proba egitetik salbuetsita egongo dira azken hamar egunetan PCR bat egin dutenak eta azken hiru hilabeteetan PCR edo antigeno proban positibo eman dutenak.