Gizartea -
Koronabirusa
Nafarroak adierazi du ez duela etxeratze agindua aurreratuko aukera izanda ere
Remirezek esan du eroso daudela "atzo berrikusi genuen egoeran", ostalaritza terrazetara mugatu ostean.
agentziak | eitb media
Javier Remirez Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak esan du ez dutela "arazorik" erkidegoei etxeratze agindua 20:00etan jartzeko aukera ematearekin, baina Nafarroak ez duela neurri hori hartuko eta etxeratze aginduak 23:00etatik 06:00etara izaten jarraituko duela berretsi du.
Remirezen arabera, Nafarroako Gobernua "eroso dago alarma egoeraren Errege Dekretuaren baitan hartutako neurriekin". "Hala ere, ez dugu arazorik etxeratze agindua zabaltzeko aukera izatearekin, betiere aukerazkoa bada, eta ez guk derrigor ezarri beharrekoa", adierazi du.
Foru Gobernuaren bozeramaileak esan du "erkidegoen artean errealitate desberdinak" daudela, "inzidentzia, positibotasun eta ospitaleratzeen" arloan, eta horregatik "ongi" dagoela erkidego bakoitzak bere errealitatera egokitzeko aukera izatea.