Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Azpeitian eta Pasaian gorri jarri zaie semaforoa
Badira eremu horitik laranjara jauzi egin duten hiru udalerri ere: Abadiño eta Ortuella, Bizkaian; eta Legazpi, Gipuzkoan. Debak, aldiz, kutsatzeak gutxitu eta eremu gorritik ihes egitea lortu du.
L.Z. | EITB MEDIA
Azpeitia eta Pasaia eremu gorrian sartu da asteazken honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Hala, guztira, 18 udalerri daude arriskurik handiena zehazten duen zonaldean.
Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Beasain, Orio, Pasaia, Tolosa, Villabona eta Zumaia daude egoerarik latzenean.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Pasaia, Urnieta, Usurbil eta Zumarraga.
Gune horian, Bergara, Elgoibar, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati Ordizia eta Zarautz kokatu dira.
Eremu berdean ez dago udalerri bakar bat ere ez.
Bizkaian, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Muskiz, eta Zornotza eremu gorrian daude.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Elorrio, Erandio, Getxo, Gueñes, Leioa, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaran daude.
Basauri, Berango, Derio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gorliz, Sestao, Sopela eta Zalla, berriz, eremu horian daude.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteizek, eremu laranjan.
Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: