Gizartea -

ZIBERSEGURTASUNA

Foruzaingoak "phishing" eraso berriez ohartarazi du

Biktimek segurtasun-egiaztagiriak eguneratu behar dituztela esaten duen mezu bat jasotzen dute, eta egin ezean banku-erakundearen zerbitzuetarako sarbidea blokeatuko zaiela esaten diete.

"Foruzaingoak "phishing" eraso berriez ohartarazi du". Argazkia: Pixabay
"Foruzaingoak "phishing" eraso berriez ohartarazi du".
"Foruzaingoak "phishing" eraso berriez ohartarazi du". Argazkia: Pixabay

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak ohartarazi duenez, partikularrei eta enpresei iruzur egiten ari zaie phishing bidez. Delitugileek mezu elektronikoa bidaltzen dute segurtasun-egiaztagiriak eguneratzea eskatuz, eta egin ezean finantza-erakundearen zerbitzu batzuetarako edo guztietarako sarbidea blokeatuko zaiela esanez.

Horrela, biktimen pasahitzak lortzen dituzte eta diru-transferentzia handiak egiten dituzte atzerriko banku-kontuetara; horrek zaildu egiten du iruzurgileak identifikatzea.

Horrelako iruzurrak saihesteko, Foruzaingoak gomendio batzuk eman ditu:

 · Postaren ortografia eta idazketa egiaztatu, akatsak baitituzte itzultzaile automatizatuak erabiltzen dituztelako.

 · Helbide elektronikoa posta bidaltzen duela dioen enpresarekin bat datorrela egiaztatu, iruzurgileek domeinu publikoak edo jatorrizko postaren oso antzeko helbideak erabiltzen baitituzte.

 · URLa egiaztatu. Klik egin aurretik, postaren estekak berrikusi, kurtsorea URLaren hipertestuaren gainean jarrita.

 · Erantsitako fitxategirik ez deskargatu, benetako mezua dela egiaztatu ezin bada.

 · Ez ibili presaka eskatu dutena egiteko orduan, ez fidatu "presazkoa" den edo "mehatxu estalia" den guztiaz, egiaztatu URLa izan badela nabigatzailean tekleatuz, eta mezuak zalantza sortzeko arrazoizko zantzurik badu, jarri harremanetan ustez posta bidali duen erakundearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nafarroa Delituak Iruzurrak Telefonia mugikorra Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Albiste faltsuak Zibererasoak Foruzaingoa Internet