Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Bilbo eremu gorrian sartu da, 182 kutsatze berri atzeman ostean

Aretxabaletak, Arrigorriagak, Ondarroak eta Portugaletek ezin izan diote gune horiari eutsi. Elgoibarren, aldiz, datuek hobera egin dute eta eremu laranjatik aldentzea lortu du.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Bilbo gune gorrian sartu da

1:27

L.Z. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo eremu gorrian sartu da astearte honetan, 182 kutsatze berri atzeman ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Hala, guztira, 17 udalerri daude arriskurik handiena zehazten duen zonaldean.

Gipuzkoan, Andoain, Beasain, Deba, Orio, Tolosa, Villabona eta Zumaia daude egoerarik latzenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Mutriku, Pasaia, Urnieta, Usurbil eta Zumarraga.

Gune horian, Bergara, Elgoibar, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati Ordizia eta Zarautz kokatu dira.

Eremu berdean ez dago udalerri bakar bat ere ez.

Bizkaian, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Muskiz, eta Zornotza eremu gorrian daude.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Elorrio, Erandio, Getxo, Gueñes, Leioa, Mungia, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaran daude. 

Abadiño, Basauri, Berango, Derio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gorliz, Ortuella, Sestao, Sopela eta Zalla, berriz, eremu horian daude.

Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteizek, eremu laranjan.

Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.

Oharra: Perimetralki itxita dauden udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea