Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Balmaseda, Deba, Orio eta Tolosa eremu gorrian sartu dira
Bilbon 476,51 kasu daude, batez beste, 100.000 biztanleko. Horrek esan nahi du datozen orduetan gune latzenean sar litekeela Bizkaiko hiriburua.
L.Z. | EITB MEDIA
Balmaseda, Deba, Orio eta Tolosa eremu gorrian sartu dira astelehen honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Hala, guztira, 15 udalerri daude arriskurik handiena zehazten duen zonaldean.
Gipuzkoan, Deba, Orio eta Tolosa batu zaizkie orain arte eremu gorrian zeuden Andoain, Beasain, Villabona eta Zumaia udalerriei.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Mutriku, Pasaia, Urnieta, Usurbil eta Zumarraga.
Gune horian honako hauek daude: Bergara, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati Ordizia eta Zarautz.
Eremu berdean ez dago udalerri bakar bat ere ez.
Bizkaian, Balmaseda, Bermeo, Durango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Muskiz, eta Zornotza eremu gorrian daude.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Erandio, Getxo, Gueñes, Leioa, Mungia, Santurtzi eta Trapagaran daude.
Abadiño, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Derio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gorliz, Ortuella, Ondarroa, Portugalete, Sestao, Sopela eta Zalla, berriz, eremu horian daude.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteizek, eremu laranjan.
Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: