Gizartea -

KORONABIRUSA

Ipar Euskal Herrian ere hasi dute txertaketa kanpainaren bigarren fasea

75 urtetik gorako pertsonak txertatzen hasi dira eta horretarako hainbat gune prestatu dituzte.

Beste hainbat leku zabalduko dituzte datozen ordu eta egunetan. Argazkia: EITB MEDIA.
Txertaketa Ipar Euskal Herrian
Beste hainbat leku zabalduko dituzte datozen ordu eta egunetan. Argazkia: EITB MEDIA.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi da Ipar Euskal Herrian txertaketa kanpainaren bigarren fasea, zaharren egoitzetatik kanpo bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei eta "arrisku handiko" pertsonei zuzendua, eta hainbat gune prestatu dituzte horretarako: Baionan, Elkarteen Etxea; Biarritzen, kasinoa; eta Angelun, Itsasoaren Gunea.

Orain arte, Frantziako osasun agintariek lehentasunezko taldeei eman dizkiete gaixotasunaren aurkako txertoak, zaharren egoitzetako egoiliarrak barne. Hortaz, beste hainbat leku zabalduko dituzte datozen ordu eta egunetan Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Maulen eta Kanbon.

Ostiralean hasi zen hitzorduak Internet bidez eta telefonoz hartzeko aukera, eta ostiralean bertan oso zaila izan zen hitzordua hartzea. Baionan eta Biarritzen, esaterako, gaur goizerako hitzordu guztiak jada hartuta daude. Ipar Euskal Herriko beste gune batzuetan hitzordua har daiteke, baina otsailetik aurrerako ematen ari dira hitzordu horiek.

Lehen fasean, erresidentzietako egoiliarrak txertatzen ari dira, baita 50 urtetik gorako osasun arloko langileak ere, eta oraindik jarraitzen du lehen fase horrek, baina, esan bezala, gaur ekin diote bigarren faseari.

Frantziak dio milioi bat pertsona txertatuko dituztela

Olivier Veran Osasun ministroak "pazientzia" eskatu die astelehen honetatik aurrera botika jasotzeko deitu dituzten pertsonei, eta, aldi berean, azaldu du Frantziak milioi bat pertsona txertatuko dituela "urtarrilaren amaierara bitartean", eta otsailaren amaierarako 2,4 eta 4 milioi artean izango dira.

Frantziako txertaketa kanpainaren alde egin du Veranek, "ondo funtzionatzen ari da" esanez. Frantziako Gobernuak kritikak jaso ditu, pertsona askok ez dutelako botika hartzeko hitzordurik lortzen, nahiz eta lehentasunezko taldeetakoak izan.

"Banaketa harmoniatsua dago, Ekialde Handia, Borgoina, Itsas Alpeak eta Nizan izan ezik", baina bertan Modernaren txertoak lehentasunez bidaliko direla adierazi du Osasun ministroak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Iparraldea berriak Gaixotasunak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Zientzia Medikuntza albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea Lehen Arretako zentroak Nafarroako Osasun Zerbitzua