Gizartea -
KORONABIRUSA
Bost edukiontzi erre dituzte Getxon, elkartzeko deialdi baten ostean
Gazte talde handi bat batu da igandean Gernika parkean, koronabirusagatik ezarritako osasun neurriak errespetatu gabe. Ertzaintzak sakabanatu egin ditu eta istiluak izan dira.
O. A. | EITB MEDIA
Ertzaintzak esku hartzea egin behar izan zuen atzo Getxon, gazte talde handi bat udalerriko parke batean elkartu zelako koronabirusagatik ezarritako osasun neurriak errespetatu gabe.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ehun pertsona inguru batu ziren Gernika parkearen inguruan. Ertzaintza agertu zenean, gazteak inguruko kaleetan barreiatu ziren, eta, ondoren, bost edukiontzi erre zituzten.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea