Gizartea -

Txertaketa

Itxaso, EAEren estrategiaren aurka: "Dosiak ahalik eta azkarren jartzeko daude"

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, bestalde, banaketa irizpideak ez aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta Jaurlaritzak dosiak gordetzen jarraituko duela esan du.

Koronabirusaren aurkako txertoa, Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: EFE
Koronabirusaren aurkako txertoa, Gurutzetako Ospitalean.
Koronabirusaren aurkako txertoa, Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: EFE

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Eusko Jaurlaritzak hartutako txertaketa mailakatuaren estrategia kritikatu du sare sozialetan zabaldutako mezu batean. "Dosiak ez daude gordetzeko, ahalik eta azkarren jartzeko baizik", idatzi du.

Iñigo Urkullu lehendakariak "gertatu daitezkeen hornidura gabeziak aurreikustea" defendatu zuen larunbatean, eta horretarako EAEk hartutako txertaketa mailakatuaren estrategiaren alde egin zuen. Era berean, Pfizerren dosi gehiago erabili dituzten autonomia erkidegoei txerto gehiago emateko Sanchezen Gobernuaren erabakia "bidegabea" dela salatu zuen.

Urkulluren kritiken ondoren, Itxasok esan du "txertoen erreserba estrategikoak osatzea, 'etorkizunean ez badaude', ez dela egokia". Gobernuaren ordezkariarentzat, beraz, txertaketan "minutu bakoitza da garrantzitsua", "birusaren andui berrien kutsatze ahalmen handiaren" aurrean.

Bere ustez, "bigarren dosia bermatuta dagoen bitartean, eta egon badago, txertatzen jarraitu behar dugu"; izan ere, "horren esku daude gure osasuna gizarte bezala eta murrizketek eragiten duten zulo ekonomiko handitik lehenbailehen irteteko aukerak".

Eusko Jaurlaritzak ez du estrategiaz aldatuko

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio lehentasunik ez emateko gehien txertatu duten autonomia erkidegoei.

"Gure ustez, ez da bidezkoa ondo egin dugunok ondorioak jasotzea orain, beste edonork bezala", esan du sailburuak.

Gainera, Jaurlaritzak ez duela estrategiaz aldatuko berretsi du Sagarduik, "betiere bigarren dosia ziurtatuz".

Sagarduik txertoen banaketan atzera egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Sagarduik txertoen banaketan atzera egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Sagarduik txertoen banaketan atzera egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari

1:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Denis Itxaso Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea