Gizartea -
Bizkaia
Pertsona baten hezurrak aurkitu dituzte Leioan
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, sastraka kentzen ari zen Sarriena auzoko bizilagun batek aurkitu du eskeletoa, arropa zatiekin.
EITB Media | Agencias
Pertsona baten hezurren agerpena aztertzen ari da Ertzaintza, Leioan (Bizkaia).
Larunbat arratsaldean topatu dituzte, 17:30ean. Lursail batean sastraka kentzen ari zen Sarriena auzoko bizilagun batek aurkitu du gorpua, arropa zatiekin batera. Gorpua eskeletizatuta agertu da; horrek esan nahi du arrastoak ez direla berriak.
Ertzain talde bat azterketa bat egitera bertaratu dira. Igande goizean ekingo diote berriro ikerketari, eta gorpuari DNA proba bat egingo zaiola aurreikusten da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea