Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gernika-Lumo eta Markina-Xemein eremu gorrira pasatu dira; 11 udalerri daude bertan

Asteazkenean arriskurik handiena zehazten duen zonaldean zeuden udalerri guztiek berdin jarraitzen dute. Guztira, 25 daude eremu laranjan.

Argazkia: eitb.eus
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

J. E. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernika-Lumo eta Markina-Xemein eremu gorrira pasatu dira ostegun honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Hala, guztira, 11 udalerri daude arriskurik handiena zehazten duen zonaldean; eremu laranjan, aldiz, 25 udalerri daude.

Gipuzkoan, Andoain, Beasain, Villabona eta Zumaia maila kritikoenean daude oraindik.

Eremu laranjan, hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa eta Zumarraga. Mutriku eta Orio batu dira ostegunean eremu horretan dauden herrien zerrendara.

Hondarribia eta Arrasate eremu laranjan zeuden asteazkenean, baina horira pasatu dira. Astigarraga, Bergara, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zarautz ere ageri dira bertan.

Eremu berdean, beraz, ez dago udalerririk.

Bizkaian, Muskiz, Amorebieta-Etxano, Bermeo eta Lekeitio eremu gorrian zeuden aurretik, eta Gernika-Lumo eta Markina-Xemein batu zaizkie orain.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto Zierbena, Balmaseda, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elorrio, Getxo, Mungia eta Trapagaran daude.

Abadiño, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Derio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gorliz, Gueñes, Leioa, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zalla, berriz, eremu horian daude.

Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du.

Gasteizek, bitartean, eremu laranjan jarraitzen du. Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea