Gizartea -

Urtarrilaren 14tik aurrera

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxi ditu Frantziako Gobernuak

Ez dute zehaztu noiz arte egongo diren mugak itxita, baina "mehatxu terroristari" eta "legez kanpoko migrazioari" aurre egiteko neurri bat dela aurreratu dute.

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxita, ostegunetik aurrera
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxita, ostegunetik aurrera
Frantziak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxi ditu

0:52

EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zeharkatzeko zortzi pasabide zarratzea erabaki dute, "terrorismoaren aurkako borroka indartzeko". Pirinio Atlantikoetako Prefeturak atzo iragarri zuen denbora baterako itxiko dituztela mugak, kontrolak indartzeko helburuarekin.

Zehazki, Irun eta Hendaia arteko, Lizuniagako, Lizarretako, Sarako (Berruetetik), Izpegiko, Alduideko eta Iturzaetako pasabideetan du eragina neurriak. Era berean, itsasoz ere itxia dago Hondarribia eta Hendaia arteko lotura.

Horrenbestez, Nafarroara eta Gipuzkoara sartu edo handik atera nahi dutenek, beste bost aukera izango dituzte: Santiago zubia, Irunen; Biriatuko pasabidea; Ibardin; Dantxarinea eta Arnegi. Hala eta guztiz ere, gaur-gaurkoz Euskal Autonomia Erkidegoa itxita dago, covid-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak direla eta.

Esan bezala, denbora baterako itxi dituzte zortzi pasabide horiek, nahiz eta ez duten zehaztu noiz arte egongo diren zarratuta. Hain zuzen ere, Frantziako Barne Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren artean hartu dute erabakia, eta "mehatxu terroristari" ez ezik, "legez kanpoko migrazioari" aurre egiteko neurri bat ere badela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Eusko Jaurlaritza Iparraldea bideoak Frantzia bideoak Gizartea Jihadismoa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak Frantziako Gobernua