Gizartea -
Gipuzkoa
Suhiltzaileek sute bat itzali dute Zubietako erraustegian
Sua arratsaldeko lehen orduan piztu da zaborra pilatzeko tokian, baina ez da zauriturik izan, ezta kalte materialik ere, Segurtasun Sailak azaldu duenez.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donostiako suhiltzaileek sute bat itzali dute astearte honetan Zubietako erraustegian. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, garrak 13:30 inguruan piztu dira zaborra pilatzeko gunean, baina ez da zauriturik izan, ezta kalte materialik ere.
Suhiltzaileak bertan geratu dira, garrak berriro pizten ez direla zaintzeko.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ohar bidez azaldu duenez, erraustegiko langileek segurtasun-protokoloa jarri dute abian eta suhiltzaileak ohartarazi dituzte.
GHK-k azpimarratu du sua "berehala" hartu dutela kontrolpean eta "inolako kalterik eragin gabe" itzali dela.