Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo berriek behera egin dute Nafarroan, baina tasa % 10etik gertu dago

Zehazki, 133 kutsatze atzeman dituzte igandean, eta positibotasun tasa % 9,7ra igo da.

Gizon bat kalean, maskara jantzita. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat, Huescako kale batean.
Gizon bat kalean, maskara jantzita. Artxiboko argazkia: EFE

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positibo berrien kopuruak behera egin du berriro Nafarroan, 133 kasuraino, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Dena dela, positiboen tasak gorantz egiten jarraitzen du, eta % 10etik gertu kokatu da.

Bezperako datuekin alderatuta, 21 kasu gutxiago zenbatu dira. 1.369 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin dituzte eta horietatik 133 positibo izan dira. Horrenbestez, hirugarren egunez jarraian egin du behera positiboen kopuruak; izan ere, 154 kasu positibo zenbatu zituzten larunbatean, 160 ostiralean eta 182 ostegunean. Dena dela, 100etik gora daude oraindik. Gainera, positibotasun tasa % 9,7ra igo da.

Kasu gehien pilatu dituzten gune edo udalerriei dagokienez, Iruñeko Mendillorri auzoa dago zerrendan buru, 11 kasu positibo atzeman baitituzte bertan. Burlata (9 kasu) eta Erriberri, Arrotxapea (Iruñea) eta Mutiloa (8 kasu) daude jarraian.

Kutsatzeen gorakada nabarmena Estatuan

Betalde, pilatutako kasuen tasa 435era igo da Estatuan, urri bukaerako datu txarrak errepikatuz.

Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, ostiraletik 61.422 positibo gehiago detektatu dituzte. Hortaz, guztira, 2.111.782 pertsona kutsatu tea 52.275 hil dira koronabirusarekin Espainian.

Fernando Simon Espainiako Osasun Larrialdietarako koordinatzaileak esan du joera gorakoa dela eta herritarrei egotzi die ardura, Gabonetan izandako jarrera egokia izan ez dela iritzita.

"Oporrak behar baino hobeto igaro ditugu eta orain ondorioak ikusten ari gara", adierazi du. Halaber, baztertu egin du kasuen gorakada Erresuma Batuan agertutako aldaerarekin lotuta egotea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea