Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak baheketa egingo die Mundakako biztanleei

Proba horiek Bermeoko Artza udal pilotalekuan egingo dira, 08:30etik 21:30era.

Ordizian aurretik egindako baheketa bat. Irudia: EFE
Ordizian aurretik egindako baheketa bat
Ordizian aurretik egindako baheketa bat. Irudia: EFE

I. G. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak dei egin die Mundakako (Bizkaia) sei urtetik gorako herritar guztiei, bihartik aurrera covid-19a atzemateko baheketan parte har dezaten.

Osakidetzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, baheketa bihar (larunbata) hasiko da, Bermeoko baheketa egiten ari diren leku berean. Herritar guztiek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik, Mundakako kontsultategira (94 630 59 95) edo Osakidetzako Osasun Kontseilura (900 203 050) deituta.

Proba horiek Artza udal pilotalekuan (Nardiz tar Benantzio, z.g.) egingo dira, 08:30etik 21:30era.

Baheketa gaur hasiko da Bermeon, 16:00etan, eta, hasiera batean, egun bat gehiago luzatuko da, egun gehiago luzatzeko aukerarekin, eskaeraren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Mundaka Koronabirusa