Gizartea -

FILOMENA EKAITZA

Donostiak "Elurrak Plana" aktibatu du, izotza eta elurra egiteko arriskuagatik

Udaletik jakinarazi dutenez, udal baliabide guztiak prest dituzte elurrak sor ditzakeen arazoei aurre egiteko.

Kontxa hondartza, elurtuta. Artxiboko argazkia: EFE
Kontxa hondartza, elurtuta
Kontxa hondartza, elurtuta. Artxiboko argazkia: EFE

O.A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak duela egun batzuk "Elurrak Plana" aktibatu zuen kostaldean izotza egiteko arriskua zegoelako. Asteburuan elurra egin dezake kostaldean eta, ondorioz, elurrak eragin ditzakeen eragozpenei aurre egiteko prestatzen ari da hiria. Izan ere, Filomena ekaitza tarteko, elurrari dagokion abisu horia aktibatuko du Euskalmetek larunbatean, lurralde osoan.

Udalak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, Hiri Segurtasuneko departamentua eta Babes Zibila udal baliabideak koordinatzen ari dira (Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Babes Zibila, Suhiltzaileak, Gizarte Ekintza, Hiri-Mantentze Zerbitzuak) elurrak eragin ditzakeen arazoei aurre egiteko.

Martin Ibabe Hiri Segurtasunerako eta Babeserako zinegotziak esan duenez, aurreko egunetan prebentzio neurriak hartu dituzte, eta hainbat lekutan gatza bota dute izotz plakak ez sortzeko. Era berean, izotz arriskua dagoen egunetan etxegabeentzako dispositiboa martxan dago.

Udalaren departamentu ezberdinek tamaina ezberdinetako 60 ibilgailu inguru dituzte prest, baita 55 tona gatz ere, sor daitezkeen beharrei aurre egiteko. Martin Ibabek azpimarratu duenez, elurraren ondorioei aurre egitea da helburu, hiriko errepideak ahalik eta azkarren garbituz, lehentasunezko zerbitzuak eman ahal izateko.

Ildo horretan, elurra eginez gero, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin du Udalak.

Gainera, agintarien gomendioak jarraitzea aholkatu du Martin Ibabek, "behar ez diren arrisku egoerak ekiditeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia bideoak Alerta meteorologikoak Denboraleak Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Elurra albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak