Gizartea -
LANDAK
Hegazti gripe kasuak bikoiztu dira Landetan, Lapurditik gertu
Ipar Euskal Herriko hainbat etxaldetan kasu susmagarriak atzeman dituzte. Gaitza zabaltzen ari dela eta, badaezpadako neurri gisa, ahate guztiak hiltzeko agindua eman dezale Frantziako Gobernuak.
O.A. | EITB MEDIA
Frantziako Gobernuak atzo onartu zuenez, hegazti gripea kontrolik gabe zabaltzen ari da eta azken astean bikoiztu egin dira agerraldiak Landetan. Atzora arte 119 zenbatu dituzte (hilaren 1ean 61 ziren). Halaber, Ipar Euskal Herriko hainbat etxaldetan kasu susmagarriak atzeman dituzte.
Hegazti gripea Landetan izaten ari da eragin handiena. Nekazaritza Ministerioak atzo ohar baten bitartez azaldu zuenez, kasuak atzeman dituzten beste departamenduetan egoera "egonkortuta" dago.
Elikagaien industriarako ahate etxalde kontzentrazio handia duen gunea da.
Epidemia okerrera egiten ari dela ikusita, Frantziako Nekazaritza Ministerioak neurriak gogortuko dituela iragarri du. Besteak beste, eta badaezpadako neurri gisa, ahate guztiak hiltzeko agindua eman dezake. Lehen kasua hauteman zutenetik 350.000 hegazti hil dituzte.
Gainera, orain arte kaltetutako etxaldeetatik hiru kilometroko eremuan zeuden ahateak hiltzen bazituzten ere, orain bost kilometroko eremuan daudenak hiltzeko agindua eman dezake Gobernuak.
Frantziako Nekazaritzako ministroak ingurua bisitatuko du gau eta neurrien gogortzea iragarri dezake.