Gizartea -
Elurra
Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.
L.Z. | EiTB MEDIA
Larrialdi zerbitzuek Ganekogorta mendira doan hegoaldeko bidea (Kontrabandistaren ibilbidea) itxi dute asteazken honetan elur-jausi arriskuagatik, Sos Deiakek jakitera eman duenez.
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, ipar hegalekoa baino luzeagoa baita.
Hain zuzen ere, mendiaren hego hegaletik doa "Kontrabandistaren ibilbidea" izenarekin ezaguna den bide hori. Han, elur kopuru handia pilatu da azken orduetan, eta horregatik erabaki dute bidea ixtea.
Bizkaiko suhiltzaileek arretaz ibiltzeko aholkatu diete mendizale guztiei sare sozialen bidez.