Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboek goranzko joerari eutsi diote Nafarroan: 155 kasu berri, egun bakarrean

Azken bost asteetan atzemandako positibo kopuru handiena da. Positiboen tasa % 8,3an dago, aurreko egunean baino ia bi puntu altuago, eta atzo pertsona bat hil zen covid-19ak jota.

Erizain bat, PCR proba egiteko prestatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Erizain bat, PCR proba egiteko prestatzen
Jai egunetan ere txertoak jartzen ari dira Nafarroan

2:23

L.Z. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kasu positiboek goranzko joera hartu dute Nafarroan. Astelehenean 147 kasu berri atzeman zituzten, eta asteartean, berriz, 155, hau da, aurreko egunean baino 8 gehiago, Osasun Departamentuak emandako behin-behineko datuen arabera. Azken bost asteetan atzemandako positibo kopuru handiena da gaurkoa.

Positiboen tasari dagokionez, % 8,3an dago, asteartean baino ia bi puntu altuago (% 6,5). Atzo 1.861 PCR eta antigeno proba egin zituzten.

Udalerrika, Barañain da azken orduetan datu kezkagarrienak jaso dituena: 13 kasu berri. Iruñeko Bigarren Zabalgunea auzoan 9 kasu atzeman dituzte, eta Arrotxapean beste 8.

Zonaldeka, Iruñean eta Iruñerrian zenbat dituzte kasuen % 73, Tuteran % 16, Lizarran % 4 eta Nafarroako gainerako tokietan banatuta % 7a.

Adin-tarteak aintzat hartuta, 45 eta 59 urte bitartekoen artean izan dira kutsatzeen % 23; 15 eta 29 eta 30 eta 44 urte bitartekoen artean % 21; 60 eta 75 urte bitartekoen artean % 14; 75etik gorako pertsonetan % 12, eta 15 urtez azpikoetan gainerako % 9a.

Bestalde, kasuen % 62 emakumezkoen artean eman da, eta gainerako % 38a gizonezkoen artean.

Gaur-gaurkoz 122 pertsona daude ospitalean, covid-19ak jota (atzo baino bat gutxiago). Horietatik 17 ZIUn daude (bi gutxiago), eta 21 etxean artatzen dituzte (hiru gutxiago). Logela arruntetan, berriz, 84 pertsona daude (atzo baino 4 gutxiago).

Nafarroak jarraitzen du izaten, beste astebetez, biztanleriarekin alderatuta covid-19a atzemateko proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa: 805,84 mila biztanleko, Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 481,11 da mila biztanlekoa da.

Hildako bat izan da azken orduetan

Covid-19arekin gaixotutako pertsona bat zendu da bart Nafarroan. Ospitaleratzeak 9 izan ziren, baina ez zuten inor ZIUra eraman.

Atzo hildako emakumeak 63 urte zituen. Guztira, 975 dira pandemia hasi zenetik Nafarroan hil diren pertsonak, eta 43.130 kasu atzeman dituzte.

Baheketa masiboa egingo dute ostegunean eta ostiralean Erriberrin

Nafarroako Gobernuaren Osasun departamentuak baheketa masiboa egingo du ostegunean eta ostiralean Erriberrin, azken egunetan koronabirusaren eraginak nabarmen gora egin duela antzeman ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea