Gizartea -
CORONAVIRUS
Aizarnazabalgo sei urtetik gorako pertsonei PCRa egiteko deia egin die Osakidetzak
Zestoako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri behar da, eguerditik osteguneko hamarrak arte.
AGENCIAS | REDACCIÓN
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera joateko eskatu diete Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) 6 urtetik gorako biztanleei, osasun erakundeak egiten ari diren zaintza eta kontrol lanen baitan. Deialditik kanpo daude covid-19ko baieztatutako kasu positibo baten kontaktu estutzat jo diren pertsonak.
Hain zuzen, PCR probak Aizarnazabalgo Lauburu kaleko Lauburu eraikinean egingo dira (kontsultategiaren ondoan), ostegunean, urtarrilaren 7an, 09:00etatik 14:00etara. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.
Probak egin ahal izateko, Zestoako osasun zentroarekin harremanetan jarri behar da (943 89 70 80), astearte honetatik osteguneko 10:00ak arte edo bestela, osasun aholkularitzara deitu (900 20 30 50).
Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hau da, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan bakartu eta osasun zentrora deitzeko.