Gizartea -

Ertzaintza

Hipotermiak jota dauden mendizaleak artatzeko materialik ez duela salatu du ErNEk

Horren aurrean, zaintza eta erreskate taldeetan ezinegona sortu dela eta mobilizazioak deitzeko aukera aztertzen ari direla argitu du aipatu sindikatuak.

Ertzaintzaren erreskate bat. ETBren bideo batetik jasotako irudia
Ertzaintzaren erreskate bat
Ertzaintzaren erreskate bat. ETBren bideo batetik jasotako irudia

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Seijo ErNE sindikatuko idazkari nagusiak salatu du Ertzaintzaren zaintza eta erreskate taldeek ez dutela hipotermiak jota dauden mendizaleak artatzeko materialik.

Seijoren esanetan, duela hilabete eta erdi eskatu zuten material hori. "Egoera larria da, mendian hipotermia kasuren bat balego, ezingo genuke mendizalea behar bezala artatu, eta horrek arriskuan jartzen du pertsona hori", kritikatu du.

Dirudienez, Erandioko ertzain-etxearen eta osasun arduradunen arteko burokrazia afera baten ondorioz sortu da arazoa, eta "urtero gertatzen den kontu bat da".

Seijok erantsi du iaz ere arazo bera izan zutela. "Mehatxu egin genien, materialik jaso ezean, erreskate taldeek ezbeharretarako helikopterorik bidaliko ez zutela esanez, eta berehala erantzun zuten", adierazi du. Gauzak horrela, arazoari irtenbide bat bilatze aldera, ez du baztertu aurki mobilizazioak deitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Mendiko istripuak