Gizartea -

KORONABIRUSA

Sendagaien Europako Agentziak asteazkenean jarraituko du Modernaren txertoa aztertzen

Bilera horretan erabakiko du Sendagaien Europako Agentziak koronabirusaren aurkako Modernaren txertoari oniritzia ematen dion ala ez. Europar Batasunak txertoa onartu aurreko ezinbesteko pausoa da.

Moderna AEBko farmazia enpresaren txertoa. Argazkia: EFE
Moderna AEBko farmazia enpresaren txertoa
Moderna AEBko farmazia enpresaren txertoa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Europako Agentziak asteazken honetan jarraituko du AEBko Moderna etxeak koronabirusaren aurka garatutako txertoa aztertzen. Astelehenean hasi zen ebaluazioa egiten eta, gaurko etenaren ondotik, bihar segituko du.

"Giza Sendagaien Batzordearen baitan Modernako txertoaren inguruan gaur egin dugun eztabaida ez da amaitu. 2021eko urtarrilaren 6an jarraituko dugu. Gaur ez da Sendagaien Europako Agentziaren jakinarazpen berririk izango", adierazi zuen aipaturiko agentziak astelehen honetan ohar batean.

Aurreikuspenen arabera, Sendagaien Europako Agentziak asteazkeneko bileran erabakiko du Modernaren txertoari oniritzia eman ala ez. Europar Batasunak txertoa onartu aurreko ezinbesteko pausoa da hori.

Europako agentziak bere oniritzia eman bezain laster, Europako Batzordeak txertoa Europar Batasunean jarri ahal izateko prozedura abiatuko du.

Pfizer eta BioNTech etxeek garatutako txertoaren kasuan, Sendagaien Europako Agentziak oniritzia eman eta aste horretan bertan hasi ziren lehen txertoak banatzen Europar Batasunean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Europako herrialdei buruzko albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Txertoak egutegia Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Industria farmazeutikoa