Gizartea -

Delitua

81 pertsona salatu dituzte Bilbon, Urola Kostan eta Gasteizen, legez kanpoko festetan

Horrez gain, Bilboko, Donostiako, Debako eta Aramaioko pisu eta etxeetan osasun araudia ez betetzeagatik 40 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak, eta horiek guztiak zigortzeko proposatu du.

Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: Segurtasun Saila
Ertzaintzaren patruila bat.
Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: Segurtasun Saila

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 81 pertsona salatu ditu Urtezahar gauean, horietako gehienak Bilboko hotel batean eta Urola Kostako landa-ostatu batean egindako "kotiloietan" parte hartzea leporatuta. Horrez gain, Gasteizko Udaltzaingoak 15 pertsona salatu ditu legez kanpoko festa batean parte hartzeagatik.

Bilboko hotel batean gertatutakoari dagokionez, izena emanda zutenak baino pertsona gehiago sartu direla jakinarazi dio harreran lan egiten duen langileak Ertzaintzari. Gauzak horrela, hiru logelatan banatuta zeuden 21 pertsona identifikatu eta salatu dituzte, ostatu publikoetan ospakizunak egiteko debekua ez betetzeagatik.

Urola Kosta eskualdeko landa-establezimendu batean antzeko egoera gertatu da. Ertzaintzaren patruilek 20 pertsona identifikatu dituzte, eta koronabirusari aurre egiteko indarrean dauden neurriak ez errespetatzeagatik zigortzeko proposatu dituzte.

Gasteizen, berriz, Udaltzaingoak 15 pertsona salatu ditu Ali Gobeo industrialdeko pabilioi batean legez kanpoko festa batean parte hartzeagatik. Udalak azaldu duenez, kale horretan bertan agenteek mozkortuta zegoen gidari bat topatu ostean atzeman zuten legez kanpo antolatutako jaia.

Arabako hiriburuko Udaltzaingoak beste 26 salaketa jarri ditu bart, koronabirusari aurre egiteko asmoz indarrean dagoen araudia ez errespetatzeagatik.

Horrez gain, Bilboko, Donostiako, Debako (Gipuzkoa) eta Aramaioko (Araba) pisu eta etxeetan osasun araudia ez betetzeagatik 40 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak, eta horiek guztiak zigortzeko proposatu du.

Halaber, ostalaritzako zenbait lokali espedientea ireki zaie, edukiera-muga gainditzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gaixotasunak Zarautz Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Orio Deba Albisteak Jaiak Osasun albisteak Getaria Txertoak Koronabirusa