Gizartea -

hegazti gripea

Landetan eta Pirinio Atlantikoetan hegaztiak hiltzeko agindua berritu du Frantziak

Neurria astearte honetan bertan sartuko da indarrean, eta baliteke Ipar Euskal Herriko etxaldeetara ere iristea laster.

Ahateak. Argazkia: Pixabay.
Ahateak
Ahateak. Argazkia: Pixabay.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak hegazti, ahate eta oiloen, hilketa prebentiboa zabaldu du astearte honetan Frantziako ehun bat udalerritara, gehienak Landetako departamenduan eta bost Paueko barrutian, Pirinio Atlantikoetan, hegaztien gripea ez zabaltzeko, Frantziako Estatuko Aldizkari Ofizialak jasotzen duenez.

Agindua oraindik ez da Ipar Euskal Herrira iritsi, baina denbora kontua izan daiteke. ELB sindikatuko Panpi Sainte Mariek Euskadi Irratian egindako adierazpenetan ohartarazi duenez, "beharrezkoa da analisiak egitea, eta analisien arabera onartuko dugu hegaztiak hil ala ez, baina inola ere ez dugu onartuko ahate sanoak hiltzea".

Aurrekoan, abenduaren 23an, Landetako hamaika udalerritan prebentziorako sakrifizioa agindu zuten.

Frantziak azaldu duenez, hegazti gripearen erantzule den birusaren hedapena, batez ere Landetan, eta eremu horretako hegazti haztegien dentsitate handia kontuan hartuta hartu dute erabakia.

Neurria astearte honetan bertan sartu da indarrean, eta hegaztien jabeei, albaitariei, sailetako analisi-laborategiei, hegaztien sektoreko profesionalei eta hiltegiei eragingo die.

Frantziako agintariek H5N8 anduiaren hegazti-gripe oso kutsakorraren lehen foku bat atzeman zuten azaroaren erdialdean Korsikako animalia-denda batean, eta establezimendu horretako hegazti guztiak hil behar izan zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak Lapurdi