Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Emakume batek sexu erasoa salatu du Barakaldon

Ustezko erasotzailea aske gelditu da, epaitegietatik deitu zain. Argitan emakumeen elkarteak kontzentrazioa deitu du 18:00etan, udaletxearen aurrean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu erasoa salatu du Barakaldon. Biktimaren testigantzaren arabera, erasoa igandean gertatu zen udalerriko etxebizitza batean.

Igande gauean emakumea Barakaldoko Udaltzaingoaren aurrera agertu zen, bortxaketa bat jasan zuela salatzeko. Salatu zuenez, erasoa etxebizitza batean gertatu zen eta erasotzailea ezagutzen zuen.

Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Biktimak emandako datuak aintzat hartuta, Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzailea identifikatzeko.

Udaltzainek ustezko erasotzailea identifikatu zuten. Astelehen goizean, gizonak bere burua aurkeztu zuen Udaltzaingoan. Atxilotuta, ertzain-etxera eraman zuten eta handik, epailearen aurrera.

Barakaldoko epaileak aske utzi zuen, epaitegietatik deitu zain.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Tratu txarrak gaur Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Salaketak berriak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Mundu matxista