Gizartea -

Koronabirusa

Istiluak Ondarroan, Ertzaintza botiloi bat saihestera joan ostean

Ertzaintzak ez zuen inor atxilotu. Dena dela, inguruan zeuden bi pertsona identifikatu zituzten, osasun neurriak ez errespetatzeagatik. Gertakaria 21:00ak aldera jazo zen.

Istiluak Ondarroan, botiloi bat saihestera joan ostean. EITB Mediaren bideo bateko argazkia
Istiluak Ondarroan, Ertzaintza botiloi bat saihestera joan ostean
Istiluak Ondarroan, botiloi bat saihestera joan ostean. EITB Mediaren bideo bateko argazkia

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte batzuek hainbat edukiontzi gurutzatu zituzten larunbat gauean Ondarroan (Bizkaia), Ertzaintza botiloi bat saihestera joan ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria 21:00ak aldera jazo zen, Ertzaintza erdigunean bilduta zegoen gazte talde batek botiloi bat egitea saihesteko asmoz hurbildu zenean.

Gazteek bortizki erantzun zuten, eta hainbat edukiontzi gurutzatu zituzten, baina ertzainek ez zuten inor atxilotu. Dena dela, inguruan zeuden bi pertsona identifikatu zituzten, osasun neurriak ez errespetatzeagatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Lea-Artibai gaur