Gizartea -

Koronabirusa

Positibotasun tasa % 6,2ra igo da EAEn

Atzo 3.686 proba diagnostiko egin zituzten, aurreko egunekoen erdia, eta 228 positibo atzeman ziren.

PCR proba. Artxiboko irudia: EFE
PCR proba.
PCR proba. Artxiboko irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren positibotasun tasak gora egin du berriro azken 24 orduetan EAEn, bigarren egunez jarraian, eta % 6,2an kokatu da, aste osoko daturik txarrena.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, joan den ostiralean, Eguberri egunean, 3.686 proba diagnostiko egin ziren, aurreko egunekoen erdia, eta 228 pertsonak eman zuten positibo; ostegunean, berriz, 410 izan ziren.

Positibotasun tasa % 6,2koa da, ostegunekoa baino puntu erdi handiagoa, eta joan den igandeko maila berean kokatu da, aurreko egunetako datuekin alderatuta gorakada izan zenean.

EAEko ospitaleetako ZIUetan 84 gaixo zeuden larri ostiral honetan, ostegunean baino bost gutxiago. Gainera, 23 pertsona ospitaleratu zituzten, aurreko egunean baino 16 gutxiago.

Bizkaiko egoitzetan hiru adineko hil dira azken bi egunetan. Dagoeneko 126 hil dira pandemiaren bigarren olatuan. Beste 138 adineko kutsatu dira.

Gipuzkoako egoitzetan bi hildako izan dira azken orduetan. Bigarren olatuan 123 hil dira jadanik.

Donostiako Villa Sacramento eta Aretxabaletako Debagoiena egoitzetan hil dira adinekoak. Beste zortzi, aldiz, sendatu dira.

Bestalde, azken orduetan 83 covid-19 kasu gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak ostiral honetan emandako datuen arabera. Aurreko egunean, berriz, 104 koronabirus kasu atzeman zituzten.

1.172 PCR eta antigeno proba egin dituzte guztira, eta horien % 7,1ek eman du positibo. Beraz, positibotasun tasa aurreko egunean baino altuagoa izan da (% 5,3 izan zen ostiralean).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa