Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo tasa % 5,7ra igo da EAEn, 410 kasu berri erregistratu ondoren

Aurreko astean % 3 inguruan egon zen tasa, baina Eguberri egunean % 5eko langa igaro du, 7.217 proba egin ondoren.

PCR proba. Artxiboko argazkia: EFE.
PCR proba.
PCR proba. Artxiboko argazkia: EFE.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan 410 covid-19 kasu berri erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurreko egunean (427) baino apur bat gutxiago zenbatu dira, beraz, baina positibotasun tasa altuagoa da. % 5,7ekoa da.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailaren datuen arabera, ostegunean 7.217 proba diagnostiko egin ziren guztira, PCRak eta antigenoak zenbatuta.

Lurraldeka, 218 positibo Bizkaian erregistratu dira, 124 Gipuzkoan eta 63 Araban. Bost kasu EAEtik kanpokoak dira.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 39 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan covid-19agatik, eta zainketa intentsiboetako unitateetan 89 pertsona daude.

Eusko Jaurlaritzak astelehenean emango ditu udalerrien eta R0 indizearen gaineko datuak.

Nafarroa

Nafarroako Foru Erkidegoan 104 covid-19 kasu berri eta  % 5,3ko positibo tasa erregistratu dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa