Gizartea -

KORONABIRUSA

427 covid-19 kasu berri atzeman dituzte EAEn, eta % 4,5ean dago positibo tasa

Lurraldeka, Bizkaia izan da positibo gehien zenbatu dituena: 181 orotara, aurreko egunean baino 21 gutxiago. Gipuzkoan 160 kasu berri atzeman dituzte (24 gutxiago), eta Araban 79 (4 gutxiago).

PCR proba. Argazkia: EFE.
PCR proba.
PCR proba. Argazkia: EFE.

L.Z. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 427 covid-19 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, aurreko egunean baino 46 gutxiago. Positibo tasa, berriz, % 4,5ean kokatu da (asteartean % 4,9an zegoen).

Gainera, 41 pertsona ospitaleratu dituzte, asteartean baino hiru gehiago.

Osasun Sailak ostegun honetan emandako datuen arabera, asteazkenean 9.542 PCR eta antigeno proba egin zituzten EAEn.

Lurraldeka, Bizkaia izan da positibo gehien zenbatu dituena: 181 orotara, aurreko egunean baino 21 gutxiago. Gipuzkoan, berriz, 160 kasu berri atzeman dituzte (24 gutxiago), eta Araban 79 (4 gutxiago). Kutsatuetako zazpi EAEtik kanpo bizi dira (asteartean baino 3 gehiago).

Ospitaletako egoerari dagokionez, asteazkenean 41 pertsona ospitaleratu zituzten (asteartean baino 3 gehiago), eta ZIUn 85 gaixo daude (aurreko egunean baino bat gutxiago).

125 kasu berri, Nafarroan

Nafarroan, positibo berriak 125era igo dira (bezperan 70 izan ziren), azken asteetako kopururik altuena, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Positibo tasa ere igo egin da, % 6,4koa baita.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa