Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo berriak egonkor mantendu dira Nafarroan

Bezperako datuekin alderatuta, bost kutsatze gehiagoko aldea baino ez da izan. Gainera, positibotasun tasa ia puntu bat jaitsi da: % 4,7tik % 3,5era.

Osasun langile bat ZIU gela bateko gaixo bat artatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat ZIU gela bateko gaixo bat artatzen.
Osasun langile bat ZIU gela bateko gaixo bat artatzen. Artxiboko argazkia: EFE

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneko covid-19 kasuen kontaketan ez da aparteko aldaketarik izan Nafarroan, betiere bezperako datuekin alderatuta. Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 74 positibo atzeman dituzte, bezperan baino bost gehiago. Horrez gain, positibotasun tasak behera egin du, % 3,5ean kokatuta).

Astearte honetan 2.103 proba diagnostiko egin dira (bezperan baino 500 gehiago). Dena dela, proba gehiago egin arren, positibotasun tasa jaitsi egin da: % 4,7 izatetik % 3,5 izatera, hain zuzen.

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, bakar batek ere ez du 10eko langa gainditu. Iruñeko Ermitagaña auzoa izan da denen buru, zazpi kutsatzerekin. Ondoren ageri dira Irurtzun, Zizur-Etxabakoitz, Tutera Ekialdea eta Iruñeko Txantrea auzoa, bosna kasurekin.

Abenduaren 23 honetan duela bi hilabete ezarritako konfinamendu perimetrala altxatuko du Nafarroak. Asteazkenetik hasita, eta abenduaren 26ra arte, eta 30etik urtarrilaren 2ra arte, Foru Erkidegotik irten edo sartu ahalko da, betiere Gabonetako otorduak familiarekin egiteko. Hori bai, dokumentu bat eraman beharko dute aldean, bidaia baldintzen araberakoa dela egiaztatzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Donostia Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea