Gizartea -

Koronabirusa

Arrigorriagak ostalaritza itxi beharko du berriro, positibo kopuruak gora egin baitu

Gipuzkoako Eskoriatzak ere itxitako establezimenduen zerrendarekin bat egin du.

EAEko hamahiru udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: pixabay.com
EAEko hamahiru udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki
EAEko hamahiru udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: pixabay.com

A.S. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 13 udalerritako (Gipuzkoako 8, Arabako 4 eta Bizkaiko 1) ostalaritzako establezimenduek ezin izango dituzte ateak ireki, COVID-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.

Eskoriatzak, Gipuzkoan eta Arrigorriagak Bizkaian, tabernak eta jatetxeak itxi beharko dituzte bihartik aurrera. Arrigorriagak iragan ostegunean lortu zuen zerrendatik ateratzea, baina datu txarren ostean, berriz ere ostalaritza itxi beharko du.

Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duen ebazpen baten arabera, 100.000 biztanleko 500 kasutik gora dituzten 5.000 biztanletik gorako udalerriak  ondorengoak dira: Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Arrasate, Ordizia eta Arrigorriaga. Herri horiek ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak ireki.

Bestalde, Aramaion, Iruña Okan, Zigoitian eta Zuian (Araban) eta Zaldibian, Seguran eta Eskoriatzan (Gipuzkoan) ostalaritza ez irekitzea erabaki du Osasun Sailak. Kasu honetan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak dira, baina Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailak uste du egoera epidemiologikoak horietan tabernak eta jatetxeak ez irekitzea eskatzen duela.

Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute, 12 udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua kendu dieten ala ez jakinarazteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa