Gizartea -

ATXILOKETA

Espetxera bidali dute Irunen 125 kalamu kilo zeramatzala atxilotutako kamioi gidaria

Droga atxilotuak gidatzen zuen kamioiaren zamaren artean ezkutatuta aurkitu zuten.

Kamioilari bat espetxean, Irunen 125 marihuana zeramatzala atxilotu ostean. Argazkia: Guardia Zibila
Kamioilari bat espetxean, Irunen 125 marihuana zeramatzala atxilotu ostean
Kamioilari bat espetxean, Irunen 125 marihuana zeramatzala atxilotu ostean. Argazkia: Guardia Zibila

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Komandantziako Guardia Zibileko agenteek Espainiako nazionalitatea duen pertsona bat atxilotu dute Irungo mugatik gertu, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Kamioian ezkutatuta zeraman 125 kilo marihuana atzeman dizkiote. Atxilotua espetxeratu egin dute epailearen aginduz.

Kamioi gidaria GI-636 errepidean atxilotu zuten, Frantziarako noranzkoan, zaintza fiskalerako eta mugako dispositibo batean.

Matrikula frantziarra zuen kamioiak 125 kilo marihuana zeramatzan, eta droga Frantziara eramateko asmoa zuen. Atxilotua epailearen esku utzi dute, eta hark espetxeratzeko agindua eman du.

Gainera, Donostiako Zigor arloko Epaitegi batek beste kamioilari kroaziar bat zigortu zuen atzo. Guardia Zibilak AP8 autobidean atzeman zuen, antzeko dispositibo batean, 40 kilogramo kalamu zeramatzala, joan den maiatzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Drogak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak