Gizartea -

Ikastetxe katolikoak

Sexu-abusuen biktimek "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dute Nafarroan

Nafarroako ikastetxe katolikoetan 60 eta 70ko hamarkadetan "izandako abusuak ikertzea", eskatu dute Garesen.

Nafarroako Abusu Biktimen Elkartea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Nafarroako Abusu Biktimen Elkartea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Nafarroako Abusu Biktimen Elkartea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Abusu Biktimen Elkarteak prentsaurrekoa eman du goizean, Garesen.

Pandemiaren ondorioz jarduerarik egin ezinik ibili arren, "borrokan jarraitzen" dutela adierazi dute, eta eskatu dute Nafarroako ikastetxe katolikoetan 60 eta 70ko hamarkadetan "izandako abusuak ikertzea".

Era berean, kasu "larri" hauek ez preskribatzea eta "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dute.

"Lanean jarraituko eta jarraitzen dugu, gure gizartean pederastia eta abusu fisiko zein psikologikoak desagertzeko", azpimarratu dute prentsaurrekoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Erlijioa Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Vatikanoko azken ordukoa