Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo berrien kopuruak beheranzko joeran jarraitzen du EAEn, eta tasa % 3,3koa da

Ostiralean egindako 12.906 proba diagnostikoetatik 423k eman zuten positibo, aurreko egunean baino 42 gutxiagok.

Donostia Ospitala. Argazkia: EFE.
Donostia Ospitala.
Baheketak Arrasaten eta Irurtzunen, azken egunetako covid-19 agerraldiak kontrolatzeko

1:33

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

423 covid-19 kasu berri izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan azken orduetan, aurreko egunean baino 42 gutxiago, eta positibo tasa % 3,3ra jaitsi da.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren datuen arabera, ostiralean 12.906 proba diagnostiko egin ziren.

Kasu berri gehien (211) atzeman dituen lurralde historikoa izaten jarraitzen du Bizkaiak, eta igoera txiki bat izan duen lurralde bakarra ere bada. Gipuzkoan 138 kasu erregistratu dituzte, eta Araban, 71.

Ospitaleei dagokienez, 47 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan covid-19aren ondorioz. Zaintza intentsiboetako unitateetan 100 pertsona daude covid-19arekin.

Udalerriei eta R0 indizeari buruzko informazioa astelehenean emango du Eusko Jaurlaritzak.

Nafarroan, 100 covid-19 kasu atzeman dituzte, eta positibo tasa % 4,5ekoa da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa