Gizartea -

Lehenengo fasea

Eutanasia arautzen duen legea onartu du Kongresuak, Voxen eta PPren kontrako botoekin

Eutanasia onartu duen munduko seigarren herrialdea da Espainiako Estatua, eta Europako laugarrena.

Eutanasia arautzen duen legea onartu du Kongresuak, Voxen eta PPren kontrako botoekin
Eutanasia arautzen duen legea onartu du Kongresuak, Voxen eta PPren kontrako botoekin
Nori aplikatu ahal zaio Eutanasiaren Legea?

2:51

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eutanasia arautzen duen lege organikoa onartu du Kongresuak ostegun honetan, PP eta Vox alderdiek kontra bozkatu duten arren. Tramitazioaren lehen fasea igarota, Senatuan onartu beharko dute orain proposamena.

Bozketa hasi baino lehenago, Salvador Illa Osasun ministroak adierazi du legearen onarpena aurrerapausoa dela "gizarte bihozberago eta bidezkoago" baten aldeko borokan. Illaren ustez, neurri honek erakusten du Espainian "demokrazia modernoa eta heldua" dagoela, "gai horri aurre egiteko gai baikara".

Gainera, eskerrak eman dizkie erakunde ezberdinei urteotan egindako lanagatik, baita indarrean zegoen arauari zuzenketak aurkeztu dizkioten alderdiei eta PSOEri legea proposatzeagatik. Bereziki, Maria Luisa Carcedo Osasun ministro ohiaren jarrera eskertu du "uste osoz defendatu duelako proposamena".

Gaurko eztabaida saioan, Carcedok lege berriaren edukia izan du hizpide. Haren hitzetan, "hiltzeko laguntza bideratzeko baldintzak eta prozesua" arautzen ditu legeak, Estrasburgoko Auzitegiak gomendatzen duena betez.

PPren eta Voxen kritikak

PP eta Vox alderdiak gogor kritikatu dute proposamena. Ignacio Echaniz PPren ordezkariak PSOEri egotzi dio legea azken saioan eta lege proposamen bidez onartu izana, "txosten tekniko eta juridikorik gabe", "audientzia publiko barik", "ikerketa berrietan oinarritu ez arren" edo "adituen hitzaldirik baimendu gabe". Horregatik guztiagatik, nabarmendu du "bidegabea, desegokia eta konstituzioaren kontrakoa" dela.

Bestalde, Lourdes Monasterio Voxeko diputatua atsekabetuta agertu da "traizio errukigabe, anker eta ilegitimo horrengatik". "Alde agertu diren alderdiek legearen onarpena ospatuko dute ahulenen heriotza sinatzen ari diren bitartean", esan du. Monasterioren arabera, "bizitzeko eskubidea hausten du", eta "Estatuak nahiago du erabaki hori hartu errazagoa, erosoagoa eta ekonomikoagoa" delako.

BIDEOA: Maribel Tellaetxeren familiak pozik hartu du eutanasiaren legea onartu izana

Maribel Tellaetxeren familiak pozik hartu du eutanasiaren legea onartu izana
Maribel Tellaetxeren familiak pozik hartu du eutanasiaren legea onartu izana
Maribel Tellaetxeren familiak pozik hartu du eutanasiaren legea onartu izana

2:08

 

BIDEOA: Eutanasiaren legeak zatiketa ekarri du medikuen artean

Eutanasiaren legeak zatiketa ekarri du medikuen artean
Eutanasiaren legeak zatiketa ekarri du medikuen artean
Eutanasiaren legeak zatiketa ekarri du medikuen artean

1:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Eutanasia Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Senatua