Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Arabak eta Bizkaiak ez dute udalerri gorririk; Gipuzkoak, aldiz, bost
Eremu latzenetik irten ezinda dabiltza Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.
eitb.eus
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek, Azpeitiak, Beasainek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute.
Eremu laranjan, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Eibar, Oñati, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga daude.
Andoain, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.
Bizkaian, gaur egun ez dago herrialde bakar bat eremu gorian.
Bigarren mailan daude Arrigoriaga, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Ermua, Muskiz eta Zornotza.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.
Gueñesek eremu berdean jarraitzen du.
Arabako datuei dagokienez, Agurainek, Amurriok eta Laudiok gune horian jarraitzen dute. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: