Gizartea -
Koronabirusa
Ministerioak eta erkidegoek autodiagnosi test azkarrak ez preskribitzeko eskatu dute
Proba horiekin "Gabonak lasaiago" igaro ditzaketela uste dutenak "engaina" ditzaketela esan dute.
agentziak | eitb media
Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek farmazietan saltzen dituzten autodiagnosi test azkarrak ez preskiribitzeko eskatu diete osasun langileei, proba horiekin "Gabonak lasaiago" igaro ditzaketela uste dutenak "engaina" ditzaketelako.
Horixe adostu dute Osasun Nazionalaren Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan egindako batzar batean. Izan ere, argi berdea eman diote txertoei buruzko txostenari, eta bertan agertzen da test mota hori ez dela erabili behar pertsonak kutsatuta dauden jakiteko, ez asintomatikoen kasuan ez sintomatikoetan.
"Test horiek ez dira egokiak eta osasun langileei aholkatzen zaie ez preskribitzea, engainatu egin dezaketelako"; izan ere, "interpretatzea zaila da" eta ez daude atzemate arinaren estrategiaren barruan, Salvador Illa Osasun ministroak azpimarratu duenez.
Txosten horretan azaltzen da antigorputzak atzemateko test azkar horiek, farmazietan saltzen dituztenak, ez direla laborategietan zainetatik odola hartuta egiten dituzten azterketen parekoak, eraginkortasun baxuagoa dutela.
"Ez da txantxetarako kontua, hau ez da autodiagnostirako arrazoia: norbaitek sintomak edo gertuko harremana izan badu, osasun publikora jo behar du", gaineratu du ministroak.