Gizartea -

MICHELIN IZARRAK

Eneko Atxa sukaldariak beste Michelin izar bat lortu du

Guztira, bost Michelin izar ditu sukaldari bizkaitarrak. Halaber, hiru Michelin izar dituzten euskal jatetxe guztiek mailari eutsi diote: Martin Berasategui, Akelarre, Azurmendi eta Arzak.

2021eko Michelin izarrak banatzeko gala. Argazkia: Agentziak
2021eko Michelin izarrak banatzeko gala
2021eko Michelin izarrak banatzeko gala. Argazkia: Agentziak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Madrilen egindako ekitaldian banatu dituzte 2021eko Michelin izarrak. Pandemiak markatutako galan, Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak beste Michelin izar bat lortu du, bosgarrena. Oraingoan, Lisboako Eneko Lisboa jatetxean eskuratu du izarra. Azken horri, beste lau gehitu behar zaizkio: hiru Azurmendin eta bat Eneko Larrabetzun.

Bien bitartean, hiru Michelin izar dituzten euskal jatetxe guztiek mailari eutsi diote: Martin Berasategui (Martin Berasategui), Akelarre (Pedro Subijana), Azurmendi (Eneko Atxa) eta Arzak (Jose Mari Arzak).

Bi izarrak mantendu dituzte Mugaritz (Andoni Luis Aduriz) eta El Molino de Urdaniz (David Yarnoz) jatetxeek.

Halaber, lehendik zuten izar bakarra matendu dute Hego Euskal Herriko beste hogei jatetxek ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia azken ordukoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errezetak Euskal jatetxeak Larrabetzu