Gizartea -

Koronabirusa

Dagoeneko 12 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki

Azpeitiak, Beasainek eta Zaldibiak (Gipuzkoa) eta Zigoitiak eta Añanak (Araba) ere ezingo dute ostalaritza ireki, azken datuen arabera. Eibar eta Erriberabeiti, berriz, zerrendatik atera dira.

EAEko hamabi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxibiko irudia: EFE
EAEko hamabi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki
EAEko hamabi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxibiko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hamabi udalerrik (2 Bizkaian, 5 Gipuzkoan eta 5 Araban) ezingo dituzte astearte honetan tabernak eta jatetxeak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Ostiralean aditzera emandako udalerriei Zaldibia, Beasain eta Azpeitia gehitu zaizkie Gipuzkoan, eta Zigoitia eta Añana, Araban. Bestalde, Eibarrek, Gipuzkoan, eta Erriberabeitik, Araban, zerrendatik ateratzea lortu dute, eta bihartik aurrera tabernak eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte.

Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako ebazpenaren arabera, beraz, 100.000 pertsonako 500 kasu baino gehiago dituzten 5.000 biztanletik gorako herriei debekatu diete ostalaritza irekitzea (azken 14 egunetako datuetan oinarrituta). Hain zuzen ere, Arrigorriaga eta Ermua (Bizkaian) eta Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia (Gipuzkoan) dira aipatu tasa gainditu duten herriak.

Bestalde, Osasun Sailak Arabako lau udalerriri galarazi die tabernak irekitzea ( Aramaio, Iruña Oka, Zuia, Zigoitia eta Añanari), eta, Gipuzkoan, berriz, Zaldibiari. Kasu horietan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriak dira guztiak, baina Gotzone Sagarduik zuzendutako Sailak uste du, egoera epidemiologikoa kontuan izanda, oraingoz, udalerri horietan ere itxita egon behar direla tabernak.

Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute hamabi udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua altxatu dieten ala ez jakinarazteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa