Gizartea -

GERTAKARIA

Langile bat larri dago kea arnasteagatik, Iruñeko Renferen biltegian izan den sutean

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, gizona Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresako langilea da.

Sutea Iruñeko Renferen biltegi batean. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Sutea Iruñeko Renferen biltegi batean.
Langile bat larri intoxikatu da Iruñeko Renferen biltegi batean izandako sutean

0:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko langile bat larri dago Iruñean izan den sute batean kea arnasteagatik. Gertaera bart izan da, Iruñeko Renferen geltokian dagoen garbiketa materialen biltegian izandako sutean.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, gizona Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresako langilea da.

Antza denez, suteaz ohartzean, sua mahuka batekin itzaltzen saiatu da, baina ke asko sortu da eta langileari eragin dio. Ondorioz, anbulantzia batek Nafarroako Ospitale Gunera eraman du.

SOS Nafarroak hainbat dei jaso ditu 20:35etik aurrera, geltokitik urrun dagoen nabe zahar batean sutea izan dela ohartarazteko. Nabe horretan garbiketako materiala, pneumatikoak eta bagoietako eserlekuetako burukoak gordetzen dira. Suteak ke handia eragin du.

Suak nabeko bi lokaletan izan du eragina, baina  Nafarroako Gobernuak esan duenez, Trinitarios parkeko suhiltzaileek berehala itzali dute.

Iruñeko udaltzainak ere bertan izan dira, eta ikerketa abiatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Adif