Gizartea -
Desagertua
Durango inguruan falta den 87 urteko gizon baten bila ari dira
Larrialdi zerbitzuek Bizkaiko udalerriko mendi ingurura zabaldu dituzte bilaketa lanak.
eitb.eus
Larrialdi zerbitzuak larunbatetik falta den 87 urteko gizon bat bilatzen ari dira, Durangon (Bizkaia).
Segurtasun Sailak Durango eta Matiena (Abadiño) inguruko mendietara zabaldu ditu bilaketa lanak, bertatik mugitzen baita desagertua. Ibaizabal ibaiaren ertzetan paseoan ibiltzen omen da eta bertan ere aritu dira haren bila.
Gizonezkoa larunbat gauetik dago galduta. Momentuz, Ertzaintzaren bilaketa lanek ez dute emaitzarik eman.