Gizartea -

Manifestazioak

AHTren aurrekontua sistema publikoa sendotzera bideratzeko eskatu du Orain Ardurak

Abiadura Handiko Trena "azken ehun urteetako krisi handienaren erdian" eraikitzen ari direla salatu dute Iruñean eta Bilbon.

AHTren kontrako manifestazioa Iruñean. Argazkia: EFE
AHTren kontrako manifestazioa Iruñean. Argazkia: EFE
AHTren kontrako manifestazioa Iruñean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain Ardura plataformak Abiadura Handiko Trenaren kontrako manifestazioak egin ditu Iruñean eta Bilbon. "12.000 milioi erotik gorako kostua" daukala salatu dute, " azken ehun urteetako krisi handienaren erdian".

Iruñeko deialdian Nafarroako korridorea arbuiatu dute, "alferrikako" azpiegitura bat dela esanez, baita "suntsitzailea" eta "inposatua" ere. Hiru adjektibo horiek elefante zurian irudikatu dituzte. Izan ere, "ustezko onuradunen hondamena eta hurrengo belaunaldien hipoteka eragiten dituzten" proiektuen sinbolo bezala erabiltzen da.

Carlos III.aren etorbidetik abiatu da manifestazioa, Foru Gobernuaren egoitza den Nafarroako Jauregiaren aurrean, bere "inplikazioa" salatzeko Espainiako Gobernuaren esku dauden lanetan. "Behin eta berriro Europar Batasunaren berreraikuntza funtsen zati handia eskatu duela" kritikatu dute.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean bukatu da martxa, 2021eko Aurrekontu Orokorren barruan Nafarroara zuzendutako "87 milioi euroetatik 62 AHTrentzako direla, lanak hasi zirenetik inoiz erkidego honetan bideratutako diru kopuru handiena".

Antolatzaileek manifestuan irakurri dutenez, AHT "Euskal Herriko elefante zuri handiena da, 12.000 milioi eurotik gorako kostuarekin, horietako 4.000 Nafarroan, diru publikoarekin finantzatuta, enpresari handiei baino ez dio mesede egiten" eta gaur egungo erritmoarekin "191 urte igaroko dira martxan jarri arte".

"Mundu guztiak daki ez duela inoiz funtzionatuko eta eraikitzen jarraitzea dirua zakarrontzira botatzea dela", esan dute komunikatuan. Era berean, esan dute "azken ehun urteetako krisi handienaren erdian" lan horiek "ez dutela justifikaziorik" eta funts publikoak "xahutzen jarraitzea iraingarria" dela.

"Orain Arduratik, arduragabetasun erraldoi honen erdian ardura apur bat eskatzen dugu, lanak berehala gelditzea eta funtsak sistema publikoa sendotzera bideratzea, herritar guztientzako bizitza duina, lana, osasuna, hezkuntza, pentsioak, etxebizitza, zerbitzu sozialak eta kalitatezko zaintza bermatzeko", eskatu dute.

Martxan, gazte batzuk "larru gorritan" agertu dira, AHTak horrela uzten dituela aldarrikatzeko.

Protesta contra el TAV en Pamplona.

AHTren aurkako protesta Iruñean. Argazkia: EFE

Bilbon ere lanak gelditzea eta diru hori gastu sozialera bideratzea eskatu dute.

Esan dutenez, "Espainiar Estatuko beste lineek bezala, ez euskal Y-k ezta Nafarroako korridoreak ere ez dute erakintza gastuak berreskuratuko eta, gainera, zerbitzuaren kostua ere ez dute ordainduko txartelaren prezioarekin, hurrengo belaunaldientzako etengabeko hipoteka bat ezarriz".

Haien arabera, AHTrekin jarraitzeak "ez du inoiz justifikaziorik, are gutxiago azken ehun urteetako krisi handienaren erdian, biztanleen % 15 pobreziaren muga igarota, langabezi tasen etengabeko gorako joerarekin, oinarrizko sektoreetan murrizketekin, kolapsotik gertu dauden ospitaleekin, gainezka egin duten adinekoen egoitzekin, ostalaritza eta kultura bezalako sektore ekonomikoak egoera latzan daudela eta inoiz baino etorkizun larriagoarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena Manifestazioak Garraio publikoa