Gizartea -

ALDAKETA KLIMATIKOA

Berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak eguneratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Gaur 5 urte bete dira Parisko Akordioa sinatu zenetik. Europar Batasunak gas horien murrizketa % 40tik % 55era igotzea adostu zuen atzo. EAEk % 30eko murrizketa du helburu gaur egun.

Zentral termiko batek eragindako kutsadura. Argazkia: EFE
Zentral termiko batek eragindako kutsadura. Argazkia: EFE
Zentral termiko batek eragindako kutsadura. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak eguneratuko ditu, atzo Europar Batasunean adostu zenarekin bat egiteko helburuz.

Parisko Akordioak bost urte bete dituenen egunean, oharra kaleratu du Eusko Jaurlaritzak eta akordio hura "mundu osoa aldaketa klimatikoari aurre egiten hasteko mugarri historikoa" izan zela gogoratu du. Harrezkero, Eusko Jaurlaritzak ere klima-ekintza bere ardatzen artean sartu duela defendatu du eta bide horretan kokatu dute Iñigo Urkullu lehendakariak 2019ko uztailean sinatutako Klima-aldaketaren larrialdiari buruzko Adierazpen Instituzionala. Aldaketa handiak iragarri zituen lehendakariak, 2050ean Euskadi karbonoan lurralde neutroa izatea lortzeko.

Efemeride honek bat egin du, gainera, berotegi-efektuko gasen murrizketaren inguruko eskakizuna handitzeko atzo Europar Batasunean lortutako akordioarekin. Isurketak % 40tik % 55era jaisteko helburua sinatu zuten. Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak ezarrita zuen helburua (datozen lau urteetan negutegi gasak % 30 murriztea) "bide onetik" doala eta murrizketa helburua areagotzeko konpromisoa agertu zuen, Europako erakundeek ezarritako irizpideekin bat egiteko helburuarekin.

Atzoko akordioa, etorkizunean onduko duten Energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren Legearen baitan zehaztu beharko da, Europar Batasuneran ildoari eutsi eta helburu anbiziosoagoak jarriz..

Energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren Legearen helburua 2050ean berotegi-efektuko gasen isurien neutraltasuna lortzea eta klimaren efektuen aurrean hobeto prestatutako lurralde baterantz aurrera egitea da.

Asimismo, el Gobierno Vasco quiere alcanzar una cuota de energías renovables que represente en esta legislatura el 20 % del consumo final de energía, manteniendo el gas como energía de transición. Como paso hacia ese objetivo se prevé la puesta en marcha de cuatro parques eólicos en la Comunidad Autónoma Vasca.

Halaber, kontsumitzen den energiaren %20 jatorri berriztagarrikoa izatea nahi du Jaurlaritzak legegintzaldi honetan, eta gasa trantsizio-energia gisa mantenduko dute. Helburu hori lortzeko, lau parke eoliko berri eraikiko dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

oiz

Oizko Parke Eolikoa. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

LIFE Urban Klima 2050 proiektua ere martxan dauka Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietate publikoak gidatuta. Proiektu horrek lurraldea eraldatuko du, klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuko ditu. Bertan 20 euskal erakundek hartu dute parte, eta zazpi udalerritan ari dira lanean. Orain arte, proiektu honek 1,7 milioi euro inbertitu ditu; hau da, proiektuaren aurrekontu osoaren % 9. Ekintza gehienak martxan daude, eta aurreikusitako epearen barruan egiten ari dira, pandemiak eragindako ezohiko egoera gorabehera.

Proiektuetako bat gaur egun degradatuta dagoen Bermeoko gune bat osorik berreskuratzea da; Natura 2000 Sareko ingurumen-balio handiko 3 kilometroko kostalde-tarte bat da, eta Biosfera Erreserbako gune gisa sailkatuta dago. Erabilera publikoko hiri-inguruneko azpiegitura berde bat sortzeak, irizpide jasangarriekin eta klima-aldaketari egokitutako irizpideekin ingurumen- eta gizarte-eraldaketa ekarriko du.

Beste ekintza bat da Estepona ibaian –Bakion– esku hartzea. Bi uholde-lautada sortuko dira eskuin-ertzean, uholdeak laminatzeko eta udalerriko hirigunearen uholdea murrizteko ahalmenarekin. Horrela, ibaiaren amaierako zatiak Bakioren hirigintza-garapenik izan ezean erakutsi beharko lituzkeen habitat naturalak lehengoratzen lagunduko da.

Bestalde, klima-aldaketa arintzen laguntzeko proiektu batzuk egitea aurreikusi da. Esate baterako, karbono-aztarna kalkulatzeko tresna: Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan garatzen ari da, Udalsarea 2030ekin lankidetzan (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea; EAEko 186  udalerri biltzen dira bertan). Udalerriei zuzendutako antzeko tresna bat egokitzeak aukera emango die eskualdeko erakundeei beren eskualdeko nahiz lurraldeko isuriak kalkulatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak