Gizartea -
Landak
Hegazti gripe kasuak agertu dira etxalde batean, Lapurditik gertu
Birusaren hedapena gelditze aldera, hegaztien mugimendua debekatu dute Landetan, eta "osasun neurri zorrotzak" ezari dituzte. Birus horrek ez ditu pertsonak kutsatzen.
AGENCIAS | REDACCIÓN
Frantziako Gobernuak astearte honetan iragarri du 6.000 ahate dituen etxalde batean hegaztien gripe agerraldia atzeman dutela, Landetan, Lapurditik gertu.
Elikagaien Segurtasuneko Agentziak zehaztu du Benesse-Maremne herrian agertu direla hegazti-gripe kasuak. Han, larunbatean, hainbat animalia hil ziren, Nekazaritza Ministerioak ohar batean azaldu duenez.
Horregatik, Gobernuko ordezkaritzak etxalde horretako ahate guztiak hiltzea agindu zuen igandean, eta hiru kilometroko babesgunea ezarri zuten, birusaren hedapena saiheste aldera.
Birus horrek, baina, ez ditu pertsonak kutsatzen, nahiz eta haragia, arrautzak edo gibel-orea jan. Halere, hegazti guztien mugimendua debekatu dute Landetan, eta "osasun neurri zorrotzak" ezarri dituzte.
Frantziako etxalde batean atzemandako lehen hegazti-gripe kasua da aipatutakoa. Azaroan, baina, Korsikako animalia denda baten beste agerraldi bat atzeman zuten.