Gizartea -

Koronabirusa

LABI aholku batzordeak arratsaldean iragarriko ditu Gabonetarako neurriak

Bileran, Eguberrietako etxeratze-agindua, gehienez ere elkartu ahalko diren pertsonen kopurua, ostalaritzaren irekiera eta mugikortasuna izango dira mahai gainean.

LABI ahholku batzordearen bilera bat. Artxiboko irudia: EFE
LABI ahholku batzordearen bilera bat
Gaurko datuen, aurrikuspenen eta adituen txostenaren arabera hartuko du erabakia LABIk

1:35

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
LABI-REN NEURRIAK: Tabernak irekiko dituzte eta mugikortasuna lurralde historikora zabalduko dute EAEn

LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea, lehendakaria buru duela, bilera egiten ari da arratsaldeko 18:30etik koronabirusaren pandemiaren egoera aztertzeko. LABIren bileraren osteko agerraldia Iñigo Urkullu lehendakariak egingo du gaur, eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da (20:00etarako espero da).

Bilera horretan, EAErako neurri berriak hartuko dituzte Gabonetarako, egungoak, abenduaren 10era arte egongo direnak indarrean, martxan jarri zituztenetik hilabete igaro denean.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, Euskadi, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Gaztela Leon eta Kantabria harremanetan egon dira Gabonetan hartu beharreko neurriak "doitzeko" jarrera bateratua hartzeko.

Harreman horren bidez, "jarrera bateratua" lortu nahi dute, "joan den astean lurraldeen artean ezarritako oinarrien gainean gehiago sakontzeko", esan du Zupiriak, baina ez ditu lortu ahal izan diren akordioak aurreratu nahi izan.

Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez, Gobernu Kontseiluan Euskadiko datu epidemiologikoei buruzko hausnarketa orokor bat egin da, eta lehendakariak berak iritziren bat eman du horri buruz. Dena dela, LABIko batzorde teknikoak esango duenaren zain dagoela esan du.

Bestalde, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak asteazken honetan Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean egindako adierazpenen arabera, Euskadi duela hilabete baino "hobeto" dago, baina "ez gaude ondo". Hori dela eta, Aholku Batzordeak arratsaldean egingo duen bileran datu epidemiologikoei eta adituen iritziei kasu egitearen alde egin du, Gabonetan prebentzio-neurriak malgutzeari buruz eta ostalaritzako murrizketak leuntzeko aukerari buruz erabakitzeko.

Azaldu duenez, denok daramagu bizkar gainean tabernen, jatetxeen eta denden murrizketen ondorioen zama. Itxasoren esanetan, egoera latza da eta "ezintasun hori ulertzen dugu, baina erabakiak osasun-irizpideei eta irizpide-epidemiologikoen arabera hartu behar dira, bizitzak salbatzeko".

Aholku Batzordea azaroaren 19an bildu zen Euskal Autonomia Erkidegoko egoera epidemiologikoa aztertzeko, eta, une hartan covid-19aren transmisioak "oso altua" izaten jarraitzen zuela egiaztatu ondoren, aurreko bileran onartutako prebentzio-neurriak indarrean jarraitzea erabaki zuen.

Hori dela eta, abenduaren 10era arte, indarrean daude, besteak beste, EAEtik eta pertsona bakoitzak bizitokia duen udalerritik ateratzeko eta sartzeko mugak, 22:00ak jo aurretik etxeratzeko agindua eta ostalaritza ixteko erabakia. Gabonetan covid-19a ez hedatzeko murrizketak ere aztertuko dituzte bileran.

Lurralde arteko Kontseiluak joan den asteazkenean egindako bileran erabaki zuen etxeratzeko agindua 01:30ean ezartzea abenduaren 24an eta 31n Gabon gauean eta Urtezahar gauean, baina soilik etxera itzultzeko eta inoiz ez beste topaketa sozial batzuetara joateko. Gainera, ahaideen edo hurbilekoen ohiko bizileku diren lurraldeetara joateko bakarrik atera ahal izango dira beren lurraldetik. Era berean, familia-bileretan gehienez 10 pertsonako taldeak (haurrak barne) osatzea onartu zuten, etxebizitza berean bizi badira eta gehienez ere bi bizikidetza-talde gainditzen ez badira izan ezik.

Ostalaritzari dagokionez, planaren arabera, edukierari eta prebentzioari buruzko arau berberekin jarraituko dute, baita autonomia-erkidego bakoitzean indarrean dauden gainerako murrizketekin ere; hala ere, azpimarratu dutenez, garrantzitsua da barrualdeetan aireztapen mekaniko edo natural egokia bermatzea, baita maskara erabiltzeko beharra indartzea ere, eta jateko edo edateko unean bakarrik kentzea.

Bilera horretan, erakunde horretako batzorde teknikoaren proposamenak aztertu ondoren eta bilakaera epidemiologikoaren arabera, LABIn ordezkatuta dauden EAEko erakundeek Gabonetan "Euskadin zer aplikatzen den erabakiko dute".

Gipuzkoako ostalariek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian, ostalaritzako establezimenduak "modu bideragarrian eta baldintza duinetan" irekitzeko ez ezik, sektorearentzako laguntza zuzenak eskatzeko. "Olano, 2.400 familia dituzu zain" zioten kartelak eskuan, arratsaldeko bileran ostalaritzaren irekiera defenda dezala eskatu diote ostalariek Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari.

LABIren bileran ostalaritzaren irekiera defenda dezan eskatu diote ostalariek Olanori
LABIren bileran ostalaritzaren irekiera defenda dezan eskatu diote ostalariek Olanori
LABIren bileran ostalaritzaren irekiera defenda dezan eskatu diote ostalariek Olanori

0:46

Euskadi, eremu gorritik kanpo

Gaurko bilera koronabirusaren kutsatzeari buruzko azken datuak hobetzen ari diren testuinguru batean egingo da, baina azken egunetan kasuen intzidentzia gelditu egin da autonomia erkidegoan.

Euskadik azaroaren 26an utzi zuen covid-19aren transmisio-gune gorria, urriaren 24an sartu ostean, 14 egunetan pilatutako tasa 100.000 biztanleko 500 kasuen mailatik jaitsi ondoren.

Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, pilatutako tasa hori 338,39koa da orain EAEn, eta lurralde bakar bat ere ez dago 500etik gora, ostiralean Gipuzkoak eremu laranjara jaistea lortu ostean.

Bestalde, koronabirusagatik ospitaleratutakoen kopurua zuzendu zuen atzo Osakidetzak, eta, kontaketa berriaren arabera, 254 gaixo gehiago ospitaleratu dituzte azken bi asteetan EAEko ospitaleetan, 512 guztira. Aurretik, PCR proban positibo ematen zutenak soilik hartzen zituen kontuan ospitaleratuen datua ematerakoan; aurrerantzean, antigenoen testean positibo eman dutenak ere hartuko ditu kontuan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa Alarma egoera LABI gaur