Gizartea -

Euskaraldia

179.780 lagunek hartu dute parte Euskaraldian

Parte-hartzaileen % 77k ahobizi gisa eman dute izena, eta % 23k belarriprest moduan. Euskara bultzatzeko ariketa soziala ostiral honetan amaituko da.  

Euskaraldiaren bigarren edizioko kartela.
Euskaraldiaren bigarren edizioko kartela.
Euskaraldiaren bigarren edizioko kartela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 179.780 pertsonak parte hartu dute Euskaraldia ekimenaren bigarren edizioan, % 77k ahobizi modura eta % 23k belarriprest modura, ariketa sozialaren arduradunek ostegun honetan jakitera eman dutenez.

Euskaraldiaren bigarren edizioa ostiral honetan amaituko da. Izen-ematea azaroaren 24an itxi zen, eta herriz herri jasotako datuak bateratu ondoren, antolatzaileek bigarren Euskaraldiaren datu nagusiak aurreratu dituzte ostegun honetan.

Ekimena baloratzeko agerraldia ostiralean bertan egingo dute, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingenieritza Fakultateko areto nagusian, 11:00etan.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, guztira 179.780 lagunek eman dute izena bigarren Euskaraldian, % 77k ahobizi modura eta % 23k belarriprest modura. Izena emandakoen % 62 emakumezkoa izan da, eta partaideen % 29k esan du ez zuela lehen Euskaraldian parte hartu.

Lurraldeei dagokienez, % 44k Gipuzkoan eman du izena, % 34,25ek Bizkaian, % 11k Nafarroan, % 8,5ek Araban, % 2,1ek Ipar Euskal Herrian (% 1,5ek Lapurdin, % 0,5ek Behe Nafarroan eta % 0,1ek Zuberoan) eta % 0,25ek Euskal Herritik kanpo, diasporan.

Azkenik, adin tarteei dagokienez, parte hartzaileen % 23k 16 eta 29 urte artean ditu, % 35ek 30 eta 44 urte artean, % 29k 45 eta 59 urte artean eta % 12k 60 urtetik gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Nafarroako albisteak Iparraldea bideoak Euskararen eguna EAE Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskaraldia albisteak