Gizartea -

Garraioa

Urtarrilean hasiko dituzte Gasteizko tranbiaren plataforma Salburuara luzatzeko lanak

30 hilabeteko iraupena izango du gehienez proiektuak, eta aurreikusitakoaren arabera 2023rako egongo da martxan. Ibilbide berriak 2,5 kilometro eta bost geltoki izango ditu.

Aurrera doaz Gasteizko tranbiaren ibilbidea luzatzeko lanak. Argazkia: EFE
Aurrera doaz Gasteizko tranbiaren ibilbidea luzatzeko lanak
Aurrera doaz Gasteizko tranbiaren ibilbidea luzatzeko lanak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen tranbiaren ibilbidea Salburuatik luzatzeko egingo dituzten lanak erabat aldatuko dute auzo horretako zirkulazioa. Boulevardek, adibidez, hiru errei beharrean, bi izango ditu aurrerantzean, bizikletentzako errei bat ere izango da bertan eta espaloiak zabalduko dituzte.

Iñaki Arriola Garraio sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak tranbiaren lanak bisitatu dituzte asteazken honetan. Guztira, 24,8 milioi euroko aurrekontua dute; % 65 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, eta gainerako % 35a Udalak eta Aldundiak.

30 hilabeteko iraupena izango du gehienez proiektuak, eta aurreikusitakoaren arabera 2023rako egongo da martxan. Ibilbide berriak 2,5 kilometro eta bost geltoki izango ditu: Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Union eta Salburua.

Tranbiaren plataforma eta Nikosia eta La Union geltokiak urtarriletik aurrera eraikiko omen dituzte, eta aldi berean hasiko dituzte Florida eta Jacinto Benavente kaleen arteko bidegurutzeko obrak ere.

Ildo horretan, Arriola sailburuak barkamena eta ulermena eskatu die auzo horretako bizilagunei, lanek eragin dituzten trafiko arazoengatik, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko tranbia Garraio publikoa Gasteizko Eraztun Berdea