Gizartea -

Euskararen Eguna

Urkullu: "Euskara ezinbesteko bidelaguna da egoera zailetatik ateratzeko"

"Munduko hiritar egiten gaitu euskarak. Aurrera egiten laguntzen digu", esan du lehendakariak Euskararen Egunaren kariaz erakunde ezberdinek adostutako adierazpen instituzionalaren irakurketan.

cEuskararen Egunerako adierazpen instituzionala irakurri du Iñigo Urkulluk. Argazkia: Irekia.eus
Euskararen Egunerako adierazpen instituzionala irakurri du Iñigo Urkullu lehendakariak
Lehendakariak egoera zailetatik ateratzeko euskara ezinbestekoa dela azpimarratu du

0:55

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen Egunaren kariaz adostutako adierazpen instituzionala irakurri du Iñigo Urkullu lehendakariak, legealdi honetan Euskararen Aholku Batzordeak egin duen lehen bileraren hasieran.

Ekitaldian, Bingen Zupiria Kultur eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak ere hartu dute parte. Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Eguna ospatuko da. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalek, EUDELek eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak adierazpen instituzional bat adostu dute.

Agerraldian, lehendakariak onartu du euskal hiztunen komunitateak ere pandemiaren ondorioak jasan behar izan dituela, bereziki erabilerari dagokionez. "Euskal erakundeen konpromisoa eta lana handia izan bada ere, ezin izan dugu nahiko genukeen erantzuna eman", adierazi du.

Nolanahi dela, nabarmendu du ezin dugula ahaztu euskal gizarteak egindako ahalegina: "Mundu mailako krisi honi euskaraz egin beharko genioke aurre".

Euskaraldia martxan dagoela kontuan izanda, lehendakariak azpimarratu du euskara eta euskaldunak batzen dituen indarra bi zentzutan azaleratu dela: "Euskarak herri egiten gaitu, eta euskal komunitateak euskara hizkuntz egiten du, orain zen etorkizunean".

Euskararen Eguneko adierazpenean jaso dutenez, Urkulluk esan du bagenekiela "etorkizuna euskaraz zetorrela, etorkizunak euskaraz hitz egiten duela", baina aurten zerbait berria ikasi dugula, hots, "euskara ezinbesteko bidelaguna dela zailtasunei aurre egiteko orduan". "Krisitik indartsuago ateratzeko apustua egin badugu, euskara bitarteko itzela da horretarako. Gure gizartea euskaraz suspertu behar dugu. Munduari euskararen ahotsa zor diogu. Euskarak munduko hiritar egiten gaitu. Euskarak aurrera egiten laguntzen digu", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Iñigo Urkullu Euskararen eguna Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskaraldia Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak EUDEL